martes, 2 de febrero de 2010

Alfabetazio digitala.


Kontzeptu honi buruz hausnarketa egin dezakegu bi bideoen bidez.

Lehenengoan, irakaskuntzan aurrerapen teknologikoak ekarri dituen onurak adierazten dira era oso positibo batean. Orain arte oso urrun zeuden ezagupenak, amets edo irudimenezko giro batean irudikatzen dira ikasleentzat lehenengoz eskuragarri agertzerik.

Beste bideoan, aldiz, alfabetizazio digitalaren onurak ipatzen badira ere, idazkera eta irakurmena digitala iluspuntu kritiko batetik aztertzen da.

Lara Tiscarrek, gaiaren adituak, sarean dagoen kulturaz jabetu behar dugula defendatzen du eta kulturaren kontzeptu barnean aipatzean, sarean garatzen diren balorei eta funtzionamendu erregelei egiten die ereferentzia.

Alde batetik, alfabetazio digitala kritikoa izan behar dela azaltzen du, nork eraikitzen dituen informazioa eta ezagutza eta zein helburuekin jakiteko. Azken finean, informazioa kontsumo ondasuna da eta beraz, merkatua. Honen ondorioz, dohainik dirudien informazio elkartrukea nolabait ordaintzen da.

Beste alde batetik, kultura digitalean parte hartzean, bereganatzen dugun ezagutza, eraldatu, hobetu eta itzuli behar dugu.

Hori ere alfabetazioa da, hau da, informazioa ulertzearekin batera, informazioa ekoiztu behar dugu.

Puntu horrek irakaskuntzan du islada eta nork bere gelan egiten dituen ekintzak besteekin elkartrukatu ditzake Teknologia Berrien bitartez.

Blogak irakaskuntzan.

Ikasgai honetan ikusi dugun guztia kontuan hartzen badugu teknologia berriak irakaskuntzarako oso baliabide aberatsa dela ohartuko gara.
Web 2.0k eskaintzen dizkigun trenen artean blogak ezagunenak eta hurbilenak dira. Horregatik, gure errealitatearen parte izanda, ez dugu zertan harritu irakaskuntzan tresna hauen erabilera aktibo eta arrunta baldin bada. Izan ere, gero eta ikastegi gehiagok bere ikasle eta haien gurasoentzat blog bat jartzen du eskuragarri.
Hauen bidez, ikasle eta gurasoek ikastegien bizitzan esku hartzen dute era aktiboago batean.
Bestalde, Haur Hezkuntzan, hainbat kontzeptu lantzeko oso baliogarriak izan daitezke blogak: hala nola, hiztegia, kontzeptu topologikoak edo zenbakiak lantzeko joku oso erakargarriak daude blogetan. Hauxe da sarean eskura dauden blog gehienen ezaugarri nagusia: bere erakargarritasuna. Kolore biziz, marrazki aproposez eta soinua edo musikaz baliatzen dira. Beraz, eduki berriak ikasten edo barneratzen dituzten bitartean haurrek ere jolas eta goza dezakete.
Honetaz gain, ezin dugu ahaztu gu bizi garen informazioaren gizartean haurrak guztiz murgilduta daudela, beraz, eskolak haurren errealitatearekiko lokarriak ezartzearen beharra dela eta gizartearen hain garrantzitsua den fenomeno horren ezagutza sustatu egin behar du.

jueves, 12 de noviembre de 2009

Prometeus: The Media Revolution

Teknologia Berriek hedabideetan ekarri duten aldaketa da bideo honetan jorratzen den gaia. Izan ere, bideoan era “ futurista” batean erakusten zaigu nola internetek informazioa jarioa ahalbidetu du eta hau dela eta, orain dela gutxi arte indarrean geunden informazio sareak krisian daude.
Bideoan agertzen den ikuspegia nolabait beldugarria bada ere, “jendetzaren poterea” edo “prosumer”-ri erreferentzia egiten zaionean, gizartean I.K.Tek ekarri duten eragina baikortzat hartzen da. Ikuspegi baikor honen oinarrian informazioaren demokratizazioa dago; hau da, gu etengabe informazioa sortu eta kontrolatzea.
Bideoan agertzen den prozesua geldiezina agertzen da eta gizartean gertatzen ari diren aldaketak oso azkar datozkigunez ezezagunaren aurrean betiko beldurra sortzen da. Nik uste dut oso aldakorra den garaian bizi garela eta gure bizitza aldatzen ari denaren alde positiboak aurkitzea hobe izango dela betikoari itsatsita geratzea baino. Izan ere, orain arte ia beti informazioa potere ekonomikoen esku egon da. Guk ezagutzen ditugun hedabideei begiratzen badiegu hauen atzean interes ekonomiko handiak dituzten oso enpresa gutxi aurki ditzakegu. Egoera honen aurrean heltzen zaigun informazioa oso mugatua da.
Bestalde, bideoan sarean biziko dugun bizitza birtuala edo bizitza bikoitza agertzen da. Nire ustez, sarean giza harremanak areagotu diren arren, besteekin harreman fisikoa behar dugun heinean, bizitza birtualak inoiz ez da ordeztuko bizitza erreala.
Hau guztia kontuan hartuz, hezkuntzan guk gure burua prestatu behar dugu teknologia berriak menperatu eta horrela umeentzat baliogarria izan dadin I.K.T.en erabilera eskeintzeko.

lunes, 9 de noviembre de 2009

Testu interesgarri bat sartzen..


Euskadi Literatur Sarietako hiru sari jakinarazi dituzte gaur eta haur eta gazte literatura arloan Ruben Ruiz (Gasteiz, 1973) izan da saritua Anekdotak liburuarekin, "munduari eta bizitzari begirada poetikoa eskaintzen" diolako epaimahaiaren iritziz.

Gaztelaniazko Euskadi Saria, berriz, Luisa Etxenikerentzat (Donostia, 1957) izango da El ángulo ciego eleberriagatik. Epaimahaiak nabarmendu du eleberri sarituan desio eta errealitatearen bi narrazio bide uztartzen direla, "batetik, biktimen ikuspuntutik indarkeriaren zentzugabetasunaz eta bestetik, haren ondorioez".

Ilustrazioko sariari dagokionez, Elena Odriozolaren (Donostia, 1967) Aplastamiento de gotas lana izan da hoberena epaimahaiarentzat. Haren ustez, "irakurlea voyeur bat bihurtzen da, protagonistak begiratzen ditu, eta horiek gertatzen dena begiratzen dute eta haien emozioak transmititzen dizkiote".

Hemezortzi mila euroko saria jasoko du irabazle bakoitzak eta beste hizkuntza batean argitaratzen bada, lau mila euro gehiago.

Azaroaren 24an emango dituzte Euskadi Sari guztiak, Bilbon Euskal Irrati Telebistaren egoitzan.

Gainerako Euskadi Literatur Sariak

Euskadi Literatur Saria: Xabier Lete Egunsentiaren esku izoztuak poema lanarekin.

Euskadi Itzulpen Saria: Antton Olanorentzat, Wilkie Collins idazle ingelesaren The Moonstone eleberriaren Ilargi-harria euskarazko itzulpenari esker.
hemen testua edo artikulua idatzi edo itsatsi.




lunes, 26 de octubre de 2009

Informazioaren gizartearen bideoa

</blockquote>

Informazioaren gizartea

Hona hemen informaziaren gizarteari buruzko bideo interesgarria:

TIM O´REILLY.

Tim O´Reilly teknologi berrien aditua da. Literatura klasikoetan doktoretza burutu ondoren, informatikari buruzko argitaletxe bat sortu zuen, O ´Reilly Media, hain zuzen ere.
O ´Reillyk web 2.00 kontzeptua sortu zuen, eta beraz, web ulertzeko era guztiz aldatu egin zen. Ikuskera honen bitartez, erabiltzaileek gehiago parte hartzen dute web-aren garapenean, hau dela eta, web batean eduki berriak gehitzeko erreztasuna zabaltzen da. Eduki horiek errepikapenen bitartez elkarbanatzean, indartzen joaten dira eta horrela inteligentzia kolektiboaren bidez web eraldatzen joaten da.
Web ulertzeko filosofia hau sofware libre hedatzeko joerarekin bat dator. Programak erabili, erabiltzaileen beharrei moldatu eta honen kopiak banatzeko askatasunan datza sofware libre. Orain arte indarrean egon diren enpresa nagusien interesen aurka joaten da filosofia hau eta O´Reillyk sarritan salatu egin du microsoftek duen merkatuan monopolioa inposatzeko era.
O´Reilly uste du web 2.00k gure gizartean gardentasuna ekarri egin duela eta beraz, gure datu pribatuak zabaltzeko arriskua ezin diogu leporatu bakarrik sistema honi, kreditu txartelen enpresek ardura gehiago izaten dutelako. Berak defendatzen du sistema parte hartzaile hau eta uste du indartu eta zabaldu egingo dela denbora pasa ahala