lunes, 9 de noviembre de 2009

Testu interesgarri bat sartzen..


Euskadi Literatur Sarietako hiru sari jakinarazi dituzte gaur eta haur eta gazte literatura arloan Ruben Ruiz (Gasteiz, 1973) izan da saritua Anekdotak liburuarekin, "munduari eta bizitzari begirada poetikoa eskaintzen" diolako epaimahaiaren iritziz.

Gaztelaniazko Euskadi Saria, berriz, Luisa Etxenikerentzat (Donostia, 1957) izango da El ángulo ciego eleberriagatik. Epaimahaiak nabarmendu du eleberri sarituan desio eta errealitatearen bi narrazio bide uztartzen direla, "batetik, biktimen ikuspuntutik indarkeriaren zentzugabetasunaz eta bestetik, haren ondorioez".

Ilustrazioko sariari dagokionez, Elena Odriozolaren (Donostia, 1967) Aplastamiento de gotas lana izan da hoberena epaimahaiarentzat. Haren ustez, "irakurlea voyeur bat bihurtzen da, protagonistak begiratzen ditu, eta horiek gertatzen dena begiratzen dute eta haien emozioak transmititzen dizkiote".

Hemezortzi mila euroko saria jasoko du irabazle bakoitzak eta beste hizkuntza batean argitaratzen bada, lau mila euro gehiago.

Azaroaren 24an emango dituzte Euskadi Sari guztiak, Bilbon Euskal Irrati Telebistaren egoitzan.

Gainerako Euskadi Literatur Sariak

Euskadi Literatur Saria: Xabier Lete Egunsentiaren esku izoztuak poema lanarekin.

Euskadi Itzulpen Saria: Antton Olanorentzat, Wilkie Collins idazle ingelesaren The Moonstone eleberriaren Ilargi-harria euskarazko itzulpenari esker.
hemen testua edo artikulua idatzi edo itsatsi.




No hay comentarios:

Publicar un comentario