martes, 2 de febrero de 2010

Alfabetazio digitala.


Kontzeptu honi buruz hausnarketa egin dezakegu bi bideoen bidez.

Lehenengoan, irakaskuntzan aurrerapen teknologikoak ekarri dituen onurak adierazten dira era oso positibo batean. Orain arte oso urrun zeuden ezagupenak, amets edo irudimenezko giro batean irudikatzen dira ikasleentzat lehenengoz eskuragarri agertzerik.

Beste bideoan, aldiz, alfabetizazio digitalaren onurak ipatzen badira ere, idazkera eta irakurmena digitala iluspuntu kritiko batetik aztertzen da.

Lara Tiscarrek, gaiaren adituak, sarean dagoen kulturaz jabetu behar dugula defendatzen du eta kulturaren kontzeptu barnean aipatzean, sarean garatzen diren balorei eta funtzionamendu erregelei egiten die ereferentzia.

Alde batetik, alfabetazio digitala kritikoa izan behar dela azaltzen du, nork eraikitzen dituen informazioa eta ezagutza eta zein helburuekin jakiteko. Azken finean, informazioa kontsumo ondasuna da eta beraz, merkatua. Honen ondorioz, dohainik dirudien informazio elkartrukea nolabait ordaintzen da.

Beste alde batetik, kultura digitalean parte hartzean, bereganatzen dugun ezagutza, eraldatu, hobetu eta itzuli behar dugu.

Hori ere alfabetazioa da, hau da, informazioa ulertzearekin batera, informazioa ekoiztu behar dugu.

Puntu horrek irakaskuntzan du islada eta nork bere gelan egiten dituen ekintzak besteekin elkartrukatu ditzake Teknologia Berrien bitartez.

Blogak irakaskuntzan.

Ikasgai honetan ikusi dugun guztia kontuan hartzen badugu teknologia berriak irakaskuntzarako oso baliabide aberatsa dela ohartuko gara.
Web 2.0k eskaintzen dizkigun trenen artean blogak ezagunenak eta hurbilenak dira. Horregatik, gure errealitatearen parte izanda, ez dugu zertan harritu irakaskuntzan tresna hauen erabilera aktibo eta arrunta baldin bada. Izan ere, gero eta ikastegi gehiagok bere ikasle eta haien gurasoentzat blog bat jartzen du eskuragarri.
Hauen bidez, ikasle eta gurasoek ikastegien bizitzan esku hartzen dute era aktiboago batean.
Bestalde, Haur Hezkuntzan, hainbat kontzeptu lantzeko oso baliogarriak izan daitezke blogak: hala nola, hiztegia, kontzeptu topologikoak edo zenbakiak lantzeko joku oso erakargarriak daude blogetan. Hauxe da sarean eskura dauden blog gehienen ezaugarri nagusia: bere erakargarritasuna. Kolore biziz, marrazki aproposez eta soinua edo musikaz baliatzen dira. Beraz, eduki berriak ikasten edo barneratzen dituzten bitartean haurrek ere jolas eta goza dezakete.
Honetaz gain, ezin dugu ahaztu gu bizi garen informazioaren gizartean haurrak guztiz murgilduta daudela, beraz, eskolak haurren errealitatearekiko lokarriak ezartzearen beharra dela eta gizartearen hain garrantzitsua den fenomeno horren ezagutza sustatu egin behar du.