jueves, 12 de noviembre de 2009

Prometeus: The Media Revolution

Teknologia Berriek hedabideetan ekarri duten aldaketa da bideo honetan jorratzen den gaia. Izan ere, bideoan era “ futurista” batean erakusten zaigu nola internetek informazioa jarioa ahalbidetu du eta hau dela eta, orain dela gutxi arte indarrean geunden informazio sareak krisian daude.
Bideoan agertzen den ikuspegia nolabait beldugarria bada ere, “jendetzaren poterea” edo “prosumer”-ri erreferentzia egiten zaionean, gizartean I.K.Tek ekarri duten eragina baikortzat hartzen da. Ikuspegi baikor honen oinarrian informazioaren demokratizazioa dago; hau da, gu etengabe informazioa sortu eta kontrolatzea.
Bideoan agertzen den prozesua geldiezina agertzen da eta gizartean gertatzen ari diren aldaketak oso azkar datozkigunez ezezagunaren aurrean betiko beldurra sortzen da. Nik uste dut oso aldakorra den garaian bizi garela eta gure bizitza aldatzen ari denaren alde positiboak aurkitzea hobe izango dela betikoari itsatsita geratzea baino. Izan ere, orain arte ia beti informazioa potere ekonomikoen esku egon da. Guk ezagutzen ditugun hedabideei begiratzen badiegu hauen atzean interes ekonomiko handiak dituzten oso enpresa gutxi aurki ditzakegu. Egoera honen aurrean heltzen zaigun informazioa oso mugatua da.
Bestalde, bideoan sarean biziko dugun bizitza birtuala edo bizitza bikoitza agertzen da. Nire ustez, sarean giza harremanak areagotu diren arren, besteekin harreman fisikoa behar dugun heinean, bizitza birtualak inoiz ez da ordeztuko bizitza erreala.
Hau guztia kontuan hartuz, hezkuntzan guk gure burua prestatu behar dugu teknologia berriak menperatu eta horrela umeentzat baliogarria izan dadin I.K.T.en erabilera eskeintzeko.

lunes, 9 de noviembre de 2009

Testu interesgarri bat sartzen..


Euskadi Literatur Sarietako hiru sari jakinarazi dituzte gaur eta haur eta gazte literatura arloan Ruben Ruiz (Gasteiz, 1973) izan da saritua Anekdotak liburuarekin, "munduari eta bizitzari begirada poetikoa eskaintzen" diolako epaimahaiaren iritziz.

Gaztelaniazko Euskadi Saria, berriz, Luisa Etxenikerentzat (Donostia, 1957) izango da El ángulo ciego eleberriagatik. Epaimahaiak nabarmendu du eleberri sarituan desio eta errealitatearen bi narrazio bide uztartzen direla, "batetik, biktimen ikuspuntutik indarkeriaren zentzugabetasunaz eta bestetik, haren ondorioez".

Ilustrazioko sariari dagokionez, Elena Odriozolaren (Donostia, 1967) Aplastamiento de gotas lana izan da hoberena epaimahaiarentzat. Haren ustez, "irakurlea voyeur bat bihurtzen da, protagonistak begiratzen ditu, eta horiek gertatzen dena begiratzen dute eta haien emozioak transmititzen dizkiote".

Hemezortzi mila euroko saria jasoko du irabazle bakoitzak eta beste hizkuntza batean argitaratzen bada, lau mila euro gehiago.

Azaroaren 24an emango dituzte Euskadi Sari guztiak, Bilbon Euskal Irrati Telebistaren egoitzan.

Gainerako Euskadi Literatur Sariak

Euskadi Literatur Saria: Xabier Lete Egunsentiaren esku izoztuak poema lanarekin.

Euskadi Itzulpen Saria: Antton Olanorentzat, Wilkie Collins idazle ingelesaren The Moonstone eleberriaren Ilargi-harria euskarazko itzulpenari esker.
hemen testua edo artikulua idatzi edo itsatsi.