sábado, 17 de octubre de 2009

WEB 2.0 BIDEOAREN IRUZKINA.

Bideoan erakusten da web 2.0k ekarri zuen web erabiltzeko kontzepzio berria. Ikuskera honen bitartez web sistema sozial bihurtu zen, non erabiltzaileok informazioa sor eta besteekin elkarbana dezakegun.
Hipertestua da informazioa sortu eta moldatzeko gehien aipatzen den tresna. Hipertestuari esker informazioa beti zabaltzea dago, "feed", "tag" eta hainbat tresneen bitartez. Horrela, weben agertzen den guztia harremanan jar daiteke.
Nire ustez, sistema honen ekarpen berriena hauxe izango litzateke: informazioaren malgutasuna eta honen ondorioz guztientzat eskuragarria izatea.
Web 2.0k ekarri zituen ondorioak denok ezagutzen ditugu eta era batean edo bestean sistema honek eskaintzen dizkigun aukerak gure bizitzan barneratu ditugu. Horrela, besteekin komunikatzeko, gure informazio elkarbanatzeko eta edozein gai berria ezagutzeko sistema honetara jotzen dugu. Nolabait esan dezakegu bizitza erraztu egin digula kontzepzio berri honek.
Dena den, ezin ditzakegu ahaztu honen arriskuak, bideoan agertzen den bezala, geuk, erabiltzaileok sistema kudeatzen dugu, baina batzuetan geuri buruz dagoen informazioa ez dago kontrolpean. Bestetik, giza harremanetan sistema honek eragin handia izanen du, pantaila bitartekari ordezkaezina bilakatu delarik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario